XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aditzera emandako eran eroa presente partikularra, baita askotan iragan partikularrak ere zuzen berrezagutzen ikusten dugun bezala, baina lotura, harremanak kontuan ez hartzen eta horregatik errakuntza eta delirioan erortzen; horrelakoa da berak banako genialarekin duen ukipen-gunea ere:

zeren honek ere harremanen ezagutza, zeina arrazoiaren printzipioaren araberakoa baita, bertan behera uzten duenean, gauzetan bere ideiak ikusi eta bilatzeko, horiek begiesgarriki adierazten duten benetako esentzia atzemateko, zeinekiko ikuspegitik gauza bakarrak bere espezie guztia ordezten baitu eta horregatik, Goethek dioenez, kasu batek milaren balioa baitu genialak ere galdu egiten du begietatik gauzen loturaren ezagutza:

begiesten duen objektu partikularra edo berak atzemandako presente bizikorregia hain argi klarutan agertzen dira, non nolabait esateko kateako gainerako mailak, zeinari baitagozkio, horrela ilunpetara egiten baitute atzera, eta horrek eromenekoekin aspaldidanik ezaguturiko antzekotasunak dituzten fenomenoak sortzen ditu.

Gauza existente partikularrean ez-perfektuki eta modifikazioaren bitartez ahuldurik dagoena, genioaren kontsideratzeko erak horren ideia perfekziora jasotzen du: horregatik edonon muturrak ikusten ditu, eta horrexegatik hain zuzen bere egintza ere muturretara eramaten du: ez daki neurri zuzena bilatzen, neurrizkotasuna falta zaio eta emaitza esandako hori da.

Perfektuki ezagutzen ditu ideiak, baina ez norbanakoak.

Horregatik, jadanik oharrarazi denez, poeta batek gizakia sakon eta barrenetik ezagut dezake, baina gizakiak oso gaizki; erraz sartzen zaio ziria eta jostailu da maltzurren eskuetan.

37

Nahiz eta gure aurkezpenaren ondorioz genioa arrazoiaren printzipiotik independenteki eta horregatik gauza partikularren ordez, zeinek beren existentzia harremanean soilik baitute, horien ideiak ezagutzeko gaitasunean dagoen, eta horien aurrez aurre baita ideiaren koerlatua bera izateko ere, horrela ez banakoa baizik ezagutzaren subjektu huts izatekoa;

horrela hala ere, gaitasun horrek neurri txikiagoan eta desberdinean gizaki guztiengan egon behar du;